Download

Kontzumorako musika

  • Bluesa

    Bluesa
    Blues hitza 1862. urtean plantazioetako beltzen animoaz hitz egiteko. Haien sentimenduak kantatzen zituzten. Garai hartan, askatasuna lortu berri zuten blues-musikari askok bizimodu berri bat hartu zuten: hoboing deitzen zioten bizitzeko estilo berri hari. Robert Jonhson izan zen batera eta bestera ibiltzen ziren musikari haietako bat. Estilo horren lehen grabazioak emakumeek egindakoak dira: Mama Smith eta Memphis Minie
  • Gospela

    Gospela
    Gospela kristau-musika mota bat da, jatorria Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan duena. Normalean, koru batek interpretatzen du, zeinak bakarlari bat edo gehiago izan baititzake. Erritmo bizkorrak eta alaiak ditu ezaugarri; Hammond organo baten laguntza garrantzitsua izaten da. Bizitzako eguneroko arazoez hitz egiten du musika mota horrek, eta horiei nola erantzuten dien Jainkoak. Mahalia Jackson eta Marion Williams adibidez izan ziren interpretatzaile famatuak.
  • Soula

    Soula
    Ameriketako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak sortu zuen, 1950eko hamarkadan eta 1960ko hamarkadaren hasieran. Gospelaren, Rhythm Bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu.
    Soul musikaren ezaugarri nagusiak erritmo itsaskorra, bakarlariaren eta koruaren arteko lkarrizketa eta inprobisazioa dira.
    Musikari garrantzitsuenak The Temptations, Diana Ross and The Supremes, The Jackson 5, Stevie Wonder, Marvin Gaye, James Brown, Ray Charles eta Otis Redding dira, besteak beste
  • Hard Rock

    Hard Rock
    Hard Rock / Rock gogorra 1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker. Hurrengo urteetan, garatu egin zen estiloa, eta batzuek pop-rockerantz egin zuten (Bon Jovik, adibidez), eta glam metalerantz beste batzuek (Guns N’ Rosesek eta beste batzuek
  • Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a

    Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a
    Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) 1960ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estilo bat da. Breakdancearekin, grafitiekin eta DJekin batera, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da.
    Erritmo markatu baten gainean errezitaturiko eskaera eta kritika sozialez beteriko hitzak dira haren ezaugarri nagusietakoa. Abesten dutenei zeremonia-maisu, rap-kantari edo MC deitzen zaie, eta musika jartzen dutenei, berriz, Disk Jockey edo DJ. Eminem da ordezkari nagusia.
  • Punka

    Punka
    1970eko hamarkadan agertu zen musika estilo bat da. Stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada. DIY edo 'zuk zeuk egin filosofiari atxikia da, eta talde ugarik beren diskoak grabatu eta banatzeko jarrera hartu zuten. Rock musikan du jatorria, garage rock delakoan zehazkiago, AEBn eta Erresuma Batuan.
    The Ramones, The Sex Pistols, Patti Smith eta The Clash izan ziren eredua ezarri zuten musika-taldeak
    Pogo dantza, izan zen haren ezaugarri bat
  • Diskoa

    Diskoa
    1970eko hamarkadan jaio zen AEBko eta Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. Hamarkada hartako amaiera aldean izan zuen urrezko garaia. Ondoren, musika elektronikoaren bilakaeraren eraginez, dance, techno eta acid house dantza generoak sortu ziren, eta diskoak indarra galdu zuen.
    Hauek dira musikari eta talde nabarmenenak, Donna Summer, Gloria Gaynor...
  • Reggaea

    Reggaea
    1970eko hamarkada reggae musikaren urrezko aroa izan zen, bai musikari eta bai eduki eta sentimenduei dagokienez ere. Musika jaioberri haren indarra geldiezina zen, eta mundu osora zabaldu zen, besteak beste Bob Marleyren moduko abeslari eta musikari apartei esker. Reggae musikak lotura estua du rastafarien erlijioarekin. Bob Marleyrekin batera, UB 40 izan da estiloaren ordezkari nagusia, eta Euskal Herrian, Basque Dub Fundation, Potato eta Fermin Muguruza.
  • Heavy Metala

    Heavy Metala
    Rock musika Rock gogorra baino gogorragoa. Heavya hasi zuten talde nagusiak Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren, 70eko hamarkadan.Hauek dira heavyaren berezitasunak: erritmoen abiadura eta indarra, bolumen altuak, gitarran oinarrituriko soinuak, gitarraren distortsioa (soinu heavy eta boteretsu hori lortzeko), soloak, gitarraren soinua aldatzeko teknologia berriak erabiltzea.Gerra, hondamendi nuklearra, ingurumenaren auziak eta politika bezte askorekin batera da gaia
  • New Wavea

    New Wavea
    1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie the Banshees, Echo The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, post-punkean sortu zen talderik arrakastatsuena Irlandako U2 izan zen. Beste talde batzuek (besteak beste Duran Duran, Eurythmics, The Police eta The Pretenders), new wavean hasita, ibilbide luzea eta arrakastatsua erdietsi zuten
  • Grungea

    Grungea
    1980ko hamarkadaren bukaerarako, hard rocka eta glam metala nagusitzen ziren rock irratietan. MTV sortu zen, eta, haren bidez, estiloa edukia baino garrantzitsuagoa zelako pertzepzioa zabaldu zen. Horrekin gustura ez, eta musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz. Punkak eta garage rockak eragin handia izan zuten Nirvana, Perl Jam eta Alice in Chainsen gisako grunge taldeetan.